LANDER URKIA

EGUR TAILA

  • Blog
  • HASIERA—–INICIO
  • BERRIAK—–NOVEDADES
  • GALERIA
  • SALGAI — EN VENTA

Nola hasi nintzen tailan

Publicado por landerurkia el 15 febrero, 2016
Publicado en: Blog. Etiquetado: Blog, egur talla.

Lau anai-arrebetan zaharrena, 1963an jaio nintzen, Errenteria-Oreretan. Nire aitak, 1936an jaioa, kautxuzko piezak egiteko tailer bat zeukan, baina asko gustatzen zitzaion zurezko maketak eta pirograbatuak egitea, gero familiari edo lagunei oparitzeko. Hortxe hasi nintzen  zurarekin zaletzen. Aita izan nuen lehenengo irakaslea.

Zurezko lanak egiteko zaletasuna izaten jarraitzen nuela ikusirik, Eibarko Paulino Larrañagarekin jarri nintzen harremanetan, zeinak eskopeten kulatak eta altzariak zizelkatzen zituen, kutxak batez ere. Ikasle modura sartu nintzen bertan. Noizean behin bakarrik joaten nitzen, baina pixkanaka gero eta maizago joaten hasi nintzen. Zenbaitetan etxera eramaten nituen zizelkatzeko lana, eta gero Paulinok zuzentzen zidan. Aldi berean, aitaren tailerrean jarraitzen nuen lanean.

Pixkanaka, gutxiago bidaiatzen hasi nintzen. Jada ez zeukan kontseiluak jasotzeko hainbesteko beharrik. Lanbide Heziketan Kimika ikasten hasi nituen, aitaren tailerrean jarraitzeko asmoarekin. Zura hain gustuko nuenez, ondoren zuraren bidetik jo nuen Lanbide Heziketan (maila ertaineko trebakuntza zikloan).

1991n Errenteria Xenpelar eskolan zizelkatzen irakasteko proposamena luzatu zidatenean, dena utzi eta irakasle bihurtzeko aukera hartu nuen. Eskolak arratsaldez ematen ditut, eta goizez zizelkatzen lanetan aritzen naiz nire proiektu propioak eginez.

lander 1

Compártelo:

  • Twitter
  • Facebook

Me gusta esto:

Me gusta Cargando...

Ir a las entradas

← Como empecé a tallar
Las clases →
  • Lande Urkia Egur Talla

    Pontika Kalea 6
    20100, Errenteria
    Gipuzkoa
    606882654
    landerurkia@gmail.com
  • Introduce tu dirección de correo electrónico para seguir este Blog y recibir las notificaciones de las nuevas publicaciones en tu buzón de correo electrónico.

  • Follow LANDER URKIA on WordPress.com
  • Instagram

    No se encontró ninguna imagen en Instagram.

  • Dale Me gusta a mi página de facebook

    Dale Me gusta a mi página de facebook
  • (function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-73770733-1', 'auto'); ga('send', 'pageview');
Blog de WordPress.com.
Cancelar
Privacidad & Cookies: este sitio usa cookies. Al continuar usando este sitio, estás de acuerdo con su uso. Para saber más, incluyendo como controlar las cookies, mira aquí: Política de Cookies.
A %d blogueros les gusta esto: